XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera.

- Gizonaren errukia bere lagun-urkoarentzat da; Jaunaren errukia, barriz, gizaki guztientzat.

Errukia dauanak, irakatsi ta zaindu egiten dau, artzaiñak artaldea legez.

-Ps. Zoriontsu, gaiztoen asmoetan sartu ez daiten gizona, pekatarien bidean ibilli ez daitena ta gaizto-artean jesarri ez daitena.

- Aintza.

Otoitza.

- Egizu, Jaungoiko alguztidun!, Jon zure autorle santuaren antzera Santuen irakaspenetan aurreratuaz eta lagun-urkoari errukia egiñaz, aren irabaziakaitik zure parkamena jadetsi dagigula.

Amaibagako.

Irakurgaia (Santiago'k 2, 12 17).

- Guztiz maiteok: Askatasunaren legez ebatziak izan bear dabenai dagokienez itz egin eta epaitu egizue.

Errukia egin ez dagiana, erruki bagarik izango da epaitua-ta; auzitan, barriz, errukia nagusi.

Zer balio dau, ene anaiok, sinisten dala esateak, egiñik ez ba'dau?.

Sinisteak alakoa zeruratu ete-daike?.

Anai naiz arrebarentzat billoisik eta eguneko janari baga egon ba'ledi, zuetariko norbaitek zoaz bakean, berotu ta asetu zaitez esan ba'legio, gorputzak bear dauana emon ez ba'legio, ori zetarako litzakio on?.

Berebat sinistea, egiñik ez ba'dau, ilda dago beragan.

Koru-kanta.

- Goratu begie Jauna beronen errukiagaitik eta gizonen semeai egiten dautsezan mesede arrigarriakaitik.

- Egarri dana asetu, ta gose dana bere ondasunez bete dau-ta.

Aleluia, aleluia.

- Beartsuari eskua zabaldu dautso, ta txiroari besoa luzatu.

Aleluia.

Barri Ona: Begoz zuen gerriak, 491 orri.

Eskintza.

- Zuzentasunez jantzi ta batu nintzan, soiñekoa ta koroia bai-nebazan.

Begi nintzan itsuarentzat, eta oin errenarentzat: beartsuen aita nintzan.

Opari-otoitza.

- Artu egizuz maitekiro, Jauna, oparigaiok, Jon zure autorle santuaren irabaziakaitik; eta Zeugaitik gizaki guztiak maite izanik, biotzez eta egiñez atsegin gakizuzala.

Amaibagako.